Mandriva Linux Instalazio Argibideak - Mandriva Linux 2007 Behar den konfigurazioa * Pentium prozesatzailea edo bateragarria * CDROM unitatea * Gutxienez 32 MB RAM, 64 MB gomendatuta Mandriva Linux-en instalazioa, kasu gehienetan, instalazio CDa zure CDROM unitatean jarri eta zure makina berrabiatzea bezain erraza da. Mesedez jo ezazu 1. puntua-ra. OHARRA: * Mandriva Linux 7.x, 8.x edo 9.x bertsioetatik eguneratzen baduzu, ez ahaztu zure sistemaren babes kopia egiteaz. * EZIN DA bertsio zaharragoetatik eguneratu (7.0-ren aurrekoak). Kasu horretan instalazio berria egin behar duzu eta ez eguneraketa. ============================================================================ Azpian Mandriva Linux instalatzeko era desberdinak zerrendatuta daude: 1. Abiatu zuzenean CD-tik 2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin 3. Beste instalazio metodoak ============================================================================ 1. Abiatu zuzenean CD-tik Instalazio CDROMa abiagarria da. Kasu gehienetan, CDa unitatean sartu eta makina berrabiatzea besterik ez da egin behar. Jarraitu pantailan erakutsitako argibideak: sakatu [Enter] tekla instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza jasotzeko. OHARRA: Magaleko batzuetan (konputagailu eramangarriak), baliteke sistemak CDtik abiatzeko gaitasunik ez izatea. Horrelako kasuan, abiapen diskete bat prestatu behar zenuke. Begiratu 2. puntua zehaztasun gehiago jasotzeko. ============================================================================ 2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu, abiapen diskete bat sortu behar duzu Windows-en honela: * sartu CDROMa, ondoren zabaldu "Nere Konputagailua", eskuinaz klikatu CDROM unitatearen ikonoan eta aukeratu "Ireki" * sartu "dosutils" direktorioan eta klik bikoitza egin "rawwritewin" ikonoan * sartu diskete huts bat diskete unitatean * aukeratu "D:\images\cdrom.img" "Irudi Fitxategi" eremuan (zure CDROM unitatea "D:" dela suposatuz, bestela ordezkatu "D:" dagokionarekin) * aukeratu "A:" "Diskete Unitatea" eremuan, ondoren klikatu "Idatzi". Instalazioa hasteko: * sartu CDROMa unitatean, abiapen disketearekin berdin, ondoren * berrabiatu konputagailua. ============================================================================ 3. Beste instalazio metodoak Edozein arrazoigatik aurreko metodoak ez baditu zure beharrak hasetzen (sareko instalazio bat gauzatu nahi duzu, pcmcia gailuetatik instalatu edo  ...), abiapen diskete bat ere egin beharko duzu: * Linux barruan (edo beste UNIX sistema moderno batean) idatzi gonbitan: $ dd if=xxxxx.img of=/dev/fd0 * Windows barruan, jarraitu 2. puntuan azaldutako metodoa, baino xxxxx.img erabiliz (azpian begiratu) cdrom.img-ren ordez. * DOS barruan, zure CDa D: unitatea dela suposatuz, idatzi: D:\> dosutils\rawrite.exe -f install\images\xxxxx.img -d A Hemen abiapen irudien zerrenda: +-----------------+------------------------------------------------------+ | cdrom.img | instalatu CDROMetik | +-----------------+------------------------------------------------------+ | hd_grub.img | instalatu disko zurrunetik (Linux, Windows, edo | | | ReiserFS fitxategi-sistema batetik) | | | zure sistemarentzako konfiguratu dezakezu honetan: | | | http://qa.mandriva.com/hd_grub.cgi | +-----------------+------------------------------------------------------+ | network.img | instalatu saretik ftp/nfs/http | | | OHARRA: network_drivers.img sartu beharko duzu | | | zure diskete unitatean eskatzen zaizunean | +-----------------+------------------------------------------------------+ | pcmcia.img | instalatu pcmcia gailutatik (ohartu, sareko pcmcia | | | moldagailu gehienek orain network.img-ren euskarri | | | zuzena dutela) | +-----------------+------------------------------------------------------+ boot.iso CDROM batean erre dezakezu ere eta bertatik abiatu. Instalazio metodo guztiak onartzen ditu, cdrom, sarea, eta disko-zurruna. ============================================================================ Edozein arrazoigatik, lehenetsitako instalazo grafikoarekin arazorik baduzu, Testu modu instalazioa erabili dezakezu. Hori erabiltzeko, sakatu [F1] Mandriva Linux ongi etorri pantailan, eta idatzi text gonbitan. Daukazun Mandriva Linux sistema erreskatatu behar baduzu, sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu [F1] Mandriva Linux-en ongi etorri pantailan, ondoren idatzi rescue gonbitan. Begiratu http://www.mandrivalinux.com/drakx/README informazio tekniko gehiagoren bila. ============================================================================ Azpian daude instalazio baten eszenatoki nagusiak: 1. Sartu zure instalazio CDROMa (edo instalazio disketea beharrezkoa bada) eta berrabiatu zure makina. 2. Sakatu [Enter] Mandriva Linux ongi etorri pantaila agertzen denean eta jarraitu argibidak arretaz. 3. Instalazioa amaitzen denean atera CD-ROMa kanporatzen denean (eta unitatean egon daitekeen edozein diskete); zure makina berrabiatu egingo da. Ez badu egiten, berrabiatu eskuz. 4. Mandriva Linux hasi egingo da. Abiatu ondoren, zure makinan erregistratu zaitezke instalatzerakoan ezarritako erabiltzaile kontua erabiliz, edo, "root" bezala. Ohar garrantzitsua: "root" kontuak, zure Linux sistemara mugarik gabeko sarbidea emango dizu. Ez ezazu erabili Linux konfiguratu edo kudeatzeko ezik. Eguneroko erabileran, erabili erabiltzaile kontu arrunt bat, "userdrake" tresnarekin konfiguratu dezakezu bat, edo "adduser" eta "passwd" komandoekin. Zorte ona Mandriva Linux-ekin! ============================================================================ Euskarri gehiago jasotzeko, begiratu ondorengoa: * Euskarri-e hemen http://www.mandrivaexpert.com/ * Mandriva Linux Errata hemen http://www.mandrivalinux.com/en/errata.php3 * Mandriva Linux Segurtasun Aholkuak hemen http://www.mandriva.com/security/advisories/ * Lerroko Dokumentazioa hemen http://www.mandrivalinux.com/en/fdoc.php3 * Irakurri eta batu Mandriva Clubaren Eztabaida Foruetara hemen http://club.mandriva.com * Batu Posta Zerrendetara hemen http://www.mandrivalinux.com/en/flists.php3 * Erraz Aurkitzeko Posta Zerrenden artxibuak hemen http://marc.theaimsgroup.com/ * Bilatu Interneten Linux-entzako Google erabiliz http://www.google.com/linux * Bilatu Usenet Taldeak Google Taldeak erabiliz hemen http://groups.google.com/groups?group=comp ============================================================================